Giro ezin hobea San Martin jaietako azokan

Maialen Regueiro 2018ko ira. 15a, 15:41

San Martin jaien baitan, goizeko 9:30etan eman diote hasiera San Martin Azokari, Oxirondon. Goizak aurrera egin ahala eta gazta lehiaketa, Bergarako trikitilarien kalejira, haurrentzako tailerra eta odolosteen dastaketari esker, besteak beste, jendea animatzen joan da.

Azokan produktu askoz gozatzeko aukera egon da, taloak, odolostea, barazkiak, gazta eta euskal pastelak, besteak beste. Hala, 13:30etan barazki, fruitu eta gazta lehiaketako sari banaketa burutu da.

Lehiaketako irabazleak

Aurten fruta lehiaketan sari bakarra egon da eta Urtza Sarrionaindiari eman diote.

Barazkien kasuan, bost sari eman dituzte, lehen saria Eskubaratz Sozietate Zibilarentzat izan da. Bigarren bi sarietan, bata Soraluzeko Ezozi Etxeberriari eman diote eta bestea Aretxabaletako Joxe Lombideri. Hirugarren sariak berriz, Mari Karmen Etxebarriak eta Ane Gorosabelek jaso dute.

Azkenik, gaztarik onena, arabar batzuek burututakoa izan da, La Leze gaztandegiarentzat, alegia. Bigarren saria, Zeanuriko Ipiñabururi eman diote eta hirugarrena, Elgoibarko Mausitxari.

 

Erlazionatuak

San Martin azoka, iruditan

Mireia Bikuña 2018 ira 15 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak