Partidua amaitu ostean, sari banaketa egin dute eta talde bakoitzak bere oroigarria jaso du. Marian Mellado, Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi arduradunak adierazi du horrelako txapelketak antolatzea oso garrantzitsua dela klubeko jokalari gaztetxoentzat. Horre gain, Bergara Hiriko beste edizio batzuk antolatzeko asmoa ere erakutsi du.