Abian da 28. kirol argazki lehiaketa Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak deituta

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 13a, 14:17
Argazkia: Pedro Luis Ajuriaguerra. Hirugarren saria 2017an: 'Agoni of defeat'.

Kirol ekintzak erakutsi behar dituzten argazkirik dotoreena aukeratzeko lehiaketa deitu du Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak, Arizondo Argazkizale Elkartearen laguntzarekin, 28.ez. Azaroaren 7ra bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak udaletxean.

Euskadin bizi den edozein afizionatuk parte hartu ahal izango du aurtengoan ere eta aurkeztutako lanek kirol ekintzak erakutsi beharko dituzte. Bi modalitate egongo dira, zuri-beltzean eta koloretan, eta laborategiko edozein prozedura ere onartuko dutela adierazi dute antolatzaileek. Mota bakoitzeko lau lan aurkeztu ahal izango dira, 40x50 zentimetroko kartulinan (argazki paperaren tamaina eta argazkiko irudia bakoitzaren aukeran). Lanen atzealdean honako datuak jarriko dituzte: titulua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefono zenbakia, posta elektronikoa, eta hala badagokio, parte hartzen duen argazki-elkartearen izena.

Lanak udaletxera bideratuko dira: bertara eramanda edo posta ziurtagiriz bidalita; hona hemen helbidea: Bergarako Udala. Agorrosingo kirol gunea (Argazki Lehiaketa). Boni Laskurain, 21. 20.570 Bergara. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 7a izango da.

Sari banaketa azaroaren 16an

Epaimahaiak azaroaren 10erako erabakia hartuta izango du eta sari banaketa ekitaldia azaroaren 16an egingo dute Aroztegi aretoan (20:00). Gainera, Argizaiola lehiaketarako sailkatzeko baliagarria izango da.

Hona hemen sariak (berdinak bi kategoriatan):

  • Lehen saria: 210 euro eta garaikurra
  • Bigarren saria: 180 euro eta garaikurra
  • Hirugarren saria: 150 euro eta garaikurra
  • Herriko onena: 120 euro eta garaikurra

Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai 2018ko azaroaren 16tik abenduaren 2ra bitartean. Argazkiak itzuliko dizkiete egileei erakusketa itxi eta ondorengo 30 egunetan.

Argibideren bat gura izanez gero hona bidea: 943 76 30 90 (Benito).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak