Hizkuntza taldeen ezaugarriak
Bilerak astean behin izango dira ordubetez. Horrez gain, irakasle gabeko taldeak sortuko dituzte, autonomoak izango direlarik. Gainera, taldeak arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidagai bat aukeratu eta taldekideei aurkezteko. Hala, arduradun horren lana izango da landuko duen gaiaren inguruko hiztegia aukeratzea, ondoren gainontzeko taldekideei aurkezteko.
Taldeen osaketa
Hizkuntza taldeetan sartzeko ez da inolako probarik burutuko, hau da, hasiera baten izena ematen duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Taldeak gehienez 7 pertsonez eta gutxienez 4 pertsonez osatuta egongo dira.
Izen-ematea
Izena emateko lau aukera daude eta azken eguna irailaren 21a izango da:
- Udaletxeko Kultura edo Hezkuntza zerbitzuetan (3.solairua)
- 943 77 91 59 telefono zenbakira deituta
- gazteria@bergara.eus helbidera mezua bidalita
- www.bergara.eus atariko Hizkuntza taldeak atalean