Wiesbadeneko Udaletxean ongietorria egin zieten eta hiriko udal aterpetxe batean daude. Alemaniako ikasleak urrian etorriko dira Bergarara eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Orion eta Zarautzen dituen gazte aterpetxeetan hartuko dute ostatu eta Bergaran zein inguruko herrietan hainbat jarduera burutuko dituzte elkar ezagutzeko asmoz. Esperientzia honek beste kultura batzuk ezagutzeko, ingelesa praktikatzeko eta pertsona moduan garatzeko balio du.