Laino taberna aurrean batu ziren auzotarrak atzo, zapatua, ekitaldi ezberdinekin gozatzeko. Toka txapelketa izan zen eguerdiko izarra, eta arratsaldean, kukañak eta txokolatada ere izan zuten, buruhandiekin batera.
Arratsaldeko 20:00etan ohiko meza izan zen San Lorentzo ermitan, eta gauean, sardina-janaz gozatu zuten auzotarrek arkupean.