Urtero moduan 11:00etako mezaren ostean ekin zieten San Matei jaietako ospakizunei Ubera auzoan. Jatekoa eta edatekoa ez zen falta izan meza ostean, eta bolo txapelketan parte hartu zuten hainbatek. Garailea, 5 txirlo bota ondoren, Floren Buruaga izan zen.
Ostean, herri-bazkaria izan zuten soziedadean auzokideek eta Angiozarko trikitilariekin batera dantzaldiaz ere gozatu zuten.