Elorriok irabazi du Bergara Hiria saria, penaltietan

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko ira. 1a, 20:57

Norgehiagoka 1-1 bukatu dute Bergara Kirol Elkarteak eta Elorrioko taldeak, baina bizkaitarrak nagusitu dira txanpa erabakigarrian.

Bitxikeria batekin hasi da lagunartekoa Agorrosinen, Bergara bere ohiko kamiseta urdinarekin zelairatu delako, eta Elorriok kamiseta beltza atera duelako. Epaileak, nahasten zirela ikusita, Elorrioko jokalariei beste kamiseta bat jartzeko eskatu die, eta hauek hori-beltza, marraduna jantzi dute.

Partida hasi eta berehala hartu du baloiaren jabetza eta kontrola talde bizkaitarrak. Baloiarekin gehiago izan da Elorrio, eta Bergarako defentsak egin duen akatsa ederki baliatu du aurrelari batek markagailuan 0-1ekoa jartzeko. Buruz, atzera atezainari eman nahi izan dio baloia defentsa batek hain zuzen, baina pasea labur gelditu da, eta aurrelariak erraz sareratu du baloia.

Elorrio eroso egon da Agorrosingo berdegunean, baina partida orekatzen joan da apurka. Jokalariek minutuak izan dituzte, nahiz eta Bergarak lesionatu ugari dituen, eta bigarren zatian, mahoneroek 1-1ekoa ezarri dute markagailuan. 

Neurketako azken minutuetan gehiago izan da Bergara, baina etxekoek ezin izan dute Elorrioko atezaina aukera ezberdinetan gainditu.

Penaltietan erabaki da beraz Bergara Hiria kopa. Bergarako bost jokalaritik bik huts egin dituzte jaurtiketak, eta Elorrioko jokalari batek soilik jaurti du baloia kanpora. Beraz, kopa, Bizkaiko taldeak bereganatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak