Hainbat kale mozketa egingo dituzte Bergaran, 'Agur Etxebeste!' filmaren grabaketa dela eta

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 27a, 09:42
Telmo Esnal eta Asier Altuna, 'Aupa Etxebeste!' filmaren grabaketan

Bihar hasi eta irailaren 17ra bitartean –gutxi gorabehera–, hainbat kale eta plaza erabat edo aldika moztuta egongo dira ibilgailu edo oinezkoentzat: San Martin plaza, Artekale, Goenkale, Aranerreka, Bidekurutzeta, Espoloia, Usondo, Iparragirre eta San Pedro. Bestalde, behar izanez gero, uneoro larrialdi zerbitzuek herriko edozein puntutara pasoa izango dute.

"Espero dugu grabatze lanek zuengan askorik ez eragitea. Egunerokoan guztiok ahalegin txiki hori eginda, euskal zinemagintzari bultzada bat eman eta Bergara pantaila handira eramango dugu berriro! Eskerrik asko!", adierazi du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak