Ordenantza berri horrek zehazten ditu nola egin behar diren: obra itxitura, obra aldamioa, garabi-kamioia, bide publikoan edukiontziak jartzea, masa-siloak jartzea, berdeguneak eta zuhaiztiak babestea, muntatze eta desmuntatze guneak mugatzea, gune publikoaren garbiketa eta hizkuntza irizpideak.
Aurrerantzean, eskatzaileak Udalak duen eskari-eredua bete beharko du eta horrekin batera 1:200 eskalako plano bat aurkeztu beharko du, zeinetan zehaztu beharko duen zer nolako okupazioa izango den eta zein epetan egin gura duen.
Horren arabera, Udaltzaingoak eta udal teknikariek txostena egingo dute, eta baiezkoa bada, fidantza ezarriko zaio.
Helburua da Bergarako eremu publikoan edo erabilera publikoa duten eremuetan izaera pribatua duten zenbait okupazio arautzea; hain zuzen ere, eremu horien erabilera publikoa kaltetua izan ez dadin, lurzoru publikoak, eta erabilera publikoa duten eremu pribatuek ere, legez ezarrita duten erregimen juridikoa errespetatzea eta erabilera pribatuarekin bateragarri diren heinean okupazio hori arautzea.