Oñatiko, Legazpiko eta Eibarko suhiltzaileak bertaratu dira -13 lagun eta hamar ibilgailu guztira-, sua ahalik eta azkarren itzaltzeko. Berehala menderatu dute eta, ondorioz, heldu eta gutxira, euren egoitzetara bueltatu dira Legazpitik eta Eibartik joandakoak; Oñatikoak geratu dira azken lanak bukatzen. Ordubeteren buruan, gutxi gorabehera, guztiz itzalita zegoen sua.
Bertan izan dira ertzainak eta Bergarako udaltzainak ere. Lanek iraun duten bitartean, inguruan dagoen baserri bat hustu dute, badaezpada.

