Argi barik geratu dira Bergarako hainbat puntutan

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abuztuaren 1a

Iberdrolak izan duen matxura baten eraginez, argi barik daude goizean udalerriko hainbat auzo eta kaletan. Elosua, Aritzeta, Aranerreka, Elorregi, Eskusarte, Telleria, Urteaga, Mintegi, Artzamendi, San Antonio, Zubiaurre, Martokoa eta Gabiria dira kaltetutako guneak. Iberdrolak jakinarazi du 13:30 ingururako konpondu ahal izango duela matxura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak