Udaleku irekiak, kirol ekintzak, kanpamendu teknologikoa... izan dute uztaileko egunetan Bergarako neska-mutikoek, eta horiek emandakoarekin pozik agertu dira guztiak, "balorazio ona" egin dutelako begiraleek zein antolatzaileek.
Udalak jakinarazi duenez aurtengo udalekuen gastua guztira izan da 112.328,25 euro eta sarrerak, berriz, 61.297,24 euro. Iaz, ordea, gastua izan zen 114.958,11 euro, eta sarrerak, 44.673,41 euro.