Bart, goizeko hirurak inguruan Bergarako bizilagun baten deia jaso du Ertzaintzak, jatetxe baten barruan jendea zebilela ohartarazten. Patruila tokira iritsi direnerako, baina, egileak joanak ziren. Ertzaintzak jatetxea ikuskatzen ziharduen une berean, beste patruila batek auto bat gelditu du Arrasaten, gertakariarekin lotura izan zezakeelakoan. Barrua miatu ondoren eta barruan Bergarako jatetxeko leihoa zabaltzeko erabilitako katua zegoela ziurtatu ondoren, autoan zihoazen hiru gazteak atxilotu ditu.