Euskal Herriko zinema aretorik txikiena estreinatu zuten atzo eta ez nolanahiko protagonistekin. Izan ere, Dynamo zinekluba kokatuta dagoen Bergarako gaztetxeko zortzigarren ziegan entseatzen zuen taldeak izan du estreinatzeko ohorea. Jokin Guridiren eta Alain Carazoren Eyharts taldeak, ikuskizun multimedia eskaini zuen. Aretoa bete –18 lagunendako tokia dago– egin zen estreinaldirako. Irailetik aurrera, astero eskainiko dute film bat aretoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.