Julen Irizarrek garaipena eskuratu du Portugalen

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko uztailaren 19a

Euskadi Murias taldeko txirrindulariak Portugalgo Grande Prémio N2 txapelketako bigarren etapa irabazi du. Ziklista bergararra bakarrik sartu da helmugan, Castro Daire eta Pedrógão Grande arteko 177,2 kilometroak burutu ostean.

Julen Irizarrek kilometro asko egin ditu ihes eginda, beste bi txirrindularirekin batera, Euskadi taldeko Txomin Juaristi eta Caja Rural taldeko Mauricio Moreira. Helmugara baina, bakarrik iritsi da 23 urteko gazte bergararra. Tropela oso hurbil zeukala 4:30:18.120 denborarekin helmugaratu da Irizar. 

Bergararrak 23 urte ditu eta 2017an igo zen profesional kontinental mailara Euskadi Murias taldearen eskutik. Jon Odriozolaren taldearentzako denboraldiko bosgarrena izan da gaurkoa.

Txomin Juaristi lurrera

03:18:17an Euskadi Murias taldeko ibilgailua Irizarri ura ematera hurbildu denean, Juaristiren gurpila jo eta lurrera bota du. Hala ere, ikus-entzuleek azaldu dutenez, ihes egindako beste bi txirrindulariek itxaron egin diote eta Euskadi taldeko txirrindulariak lasterketan jarraitu du.

Iturria: Twitter (@hiruhandiak)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak