Bergaran zein munduko beste edozein tokitan atera daiteke argazkia, eta harekin batera azalpena gehitu beharko da, euskaraz –non eta noiz atera den eta gaiaren esaldi bat–. Argazkian agertzen direnek Bergarakoak eta 18 urte beteta dituztenak izan beharko dute.
Antolatzaileek Facebooken –Euskaraldia Bergara–, Twitterren –@bergaraeuskaral– eta Instagramen –Euskaraldia Bergara– partekatuko dituzte argazki batzuk. Sariari dagokionez, Euskal Herriko produktuz osatutako otarre bat izango da.