Hiru hilean behin, egun berean eta toki ezberdinetan, mundu mailan egiten dituzten marrazketa topaketak dira sketchcrawl-ak; 60. topaketa da etzirako, zapaturako, proposatu dutena. Euskal Herrian ere badaude sketchcrawl zaleak, eta, horien artean, Debagoienekoak ere bai; Euskalherriasketchcrawl.blogspot.com atarian partekatzen dituzte egiten dituzten marrazkiak eta bestelako informazioa.
Ekintza librea da, ez da aurrez izenik eman behar, eta marraztea gustuko duen edozeinek har dezake parte. Apirilean egin zuten azkeneko topaketa, Aramaion, eta Bergaran egingo dute zapatuan. Olaso Dorreko lorategian elkartuko dira, 10:30ean, eta handik bakoitzak gura duen tokia aukeratuta, paperean jasoko dituzte herriko txokoak. Irizar jauregiko lorategian batuko dira, 12:30ean; han mokadutxoa egin eta Usondo parkera joango dira gero.