Hala, Bergaran erroldatuta dagoen eta Bergarako Udalari bere gidabaimeneko edota bere ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko helbidea aldatzeko baimena ematen dion pertsona fisiko oro baliatu ahal izango da aukera honetaz. Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Hauek dira aldaketak egin ahal izateko aurkeztu beharreko agiriak:
1. Gida baimen edo/eta zirkulazio baimenen helbide-aldaketa egiteko baimen-inprimakia (F0138) behar bezala beteta. Inprimaki hau emango da biztanleen erroldan alta edo helbide aldaketa egiten denean. Gida baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, titularrak sinatu beharko du eskaera. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, ibilgailuaren jabe titularrak sinatu beharko du (titular bat baino gehiago badira, lehenengoak egin beharko du).
2. Gidabaimenaren edo/eta zirkulazio-baimenaren titularraren identifikazio agiria: NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
3. Gida baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, gida baimena.
4. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, zirkulazio-baimena.
Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetarako telefonoa: 943 452 000 - Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza