Materiala Dionewarrera bidaltzeko diru bilketa

Maialen Santos 2018ko uzt. 17a, 11:41

Material desberdina kontenedore batean Senegalgo Dionewar irlara itsasontziz bidaltzeko diru bilketa jarri du abian Bergarako Ndank Ndank elkarteak.

Helburua materiala bidali ahal izateko 2.500 euro batzea da, eta horretarako dagoeneko kamisetak jarri dituzte salgai: haurrenak 8 euro, eta helduenak 10 balio ditu. Interesa duenak telefono honetara deitu dezake: 636 163 010.

Materiala

Dionewarrera bidaliko den materiala Bergaran bertan jasotako kirol arropa eta beste hainbat jantzi dira. Horrez gain, Fagor Industrial, LKS eta Plamar enpresek eskolako eta anbulategiko teilatua aldatzeko materiala emango dute. Fagor Industrialek, gainera, ofizinako materiala emango du dohaintzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak