Javier Ortiz argazkilari tolosarraren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin abuztuaren 31tik irailaren 16ra arte.
XVIII. mendeko festa
Sabucedo-n (Pontevedran) La Estrada udalerrian uztaileko hiru egunez urtero ospatzen den festaren izena da A rapa das bestas. XVIII. mendeko festa da aipatutakoa; zaldiak, behorrak eta moxalak menditik jaitsi, zurdak moztu eta moxal gazteak markatzeko jaia izaten da.
Ospakizuna ere hori izaten da: mendian libre bizi diren zaldiak, behorrak eta moxalak elkartu, menditik jaitsi, curro izeneko itxitura baten sartu, zurdak moztu eta markatzea.
50 urteko ibilbidea
50 urteko ibilbidea du Ortizek argazkilaritza munduan.