Leiho berriak Bergarako Txiki Txokoan

Maialen Santos 2018ko uztailaren 16a

Zabalotegiko Txiki Txokoaren eta nagusien txokoa batzen dituen eraikineko leihoak, guztira 11, aldatu ditu Udalak.

Orain artekoak leiho oso zaharrak ziren, beira bakarrekoak eta egurrezkoak. Orain segurtasuneko beira bikoitza dutenak jarri dituzte, aluminiozkoak eta ardatz aldagarrikoak. Segurtasun handiagokoak izateaz gain, tenperatura hobeto isolatzen dutela jakinarazi dute Udaletik. Horrez gain, iaz berogailu sistema berria jarri zuten eraikinean eta Udalak azpiegiturari hobekuntzak gehitzen jarraitzeko asmoa du.

Ventanas Bergara Leihoak enpresak aldatu ditu leihoak eta aurrekontua 13.189 eurokoa (BEZ barne) izan da.

Erabiltzaileak pozik azaldu dira egindako hobekuntzekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak