The Cherry Boppers taldeak emanaldia eskainiko du egubakoitzean, Espoloian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko uzt. 12a, 12:40

Bilbon sortutako afroamerikar erritmoak entzuteko aukera egongo da bihar, egubakoitza, Espoloian. The Cherry Boppers taldeak For dancers only albumeko abestiak eskainiko ditu, besteak beste. 22:00etan izango da kontzertua, Espoloian.

The Cherry Boppers 2004. urtean sortu zen Bilbon. Helburua erritmo afroamerikarrak sustatzea eta haiei zabalkundea ematea izan zen. Horrez gain, musika jotzen gozatzea da taldearen asmoa: errito beltzak, jazza, soula, funka eta baita beste musika molde batzuek ere.

'For dancers only'

For dancers only album berria musika beltzaren mundu magiko bezain eragingarrian barrena egiten den bidaia da, errespetua eta miresmena ardatz hartuta. Diskoan garatu duten estilo berezian groovea jabetzen da hasieratik, eta 60ko hamarkadan indarrean azaldu zen funka ere eskaintzen dute. Albumak jatorrizko 12 abesti jasotzen ditu. Albumaren tituluak dioen moduan, 12 abesti horien asmo bakarra entzuleak dantzan jartzea da.

Erreferente dira Euskal Herrian

The Cherry Boppers ezinbesteko erreferentzia dira Euskal Herrian eta baita hemendik kanpo ere. Europan egiten den funkaren panoraman proposamen interesgarrienetakoa da talde bilbotarrarena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak