San Migel Aritzetako indusketara bisita

Maialen Santos 2018ko uzt. 11a, 11:06

Uztailaren 14rako, zapaturako, San Migel Aritzetako indusketara bisita antolatu du Udalak. Bergarako lehen aztarnak aurkitu daitezkela bertan diote adituek, eta Iosu Etxezagarrak gidatutako taldeak lanean dihardu bertan.

Indusketako emaitzak ikusi eta azalpenak entzuteko aukera izango da uztailak 14ean 11:00etan.

Bisita

Ordubete inguruko iraupena izango du bisitak eta euskaraz eskainiko da. Bertara joateko autobusa antolatu da; 10:30ean irtengo da udal pilotalekutik.

Interesatuek Laboratorium museoan eman beharko dute izena: telefonoz (943 769003), e-postaz (turismoa@bergara.eus) edo museora hurbilduta.

Ordutegia da astelehenetik larunbatera (biak barne) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta igandetan 10:00etatik 13:00etara.

Izena emateko azkeneko eguna uztailaren 13a, ostirala, izango da 12:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak