Hiru tabernak irabazi dute Trampantojo pintxo onenaren saria

Maialen Santos 2018ko uzt. 10a, 09:32

Cafe Bergarak, Lainok eta Irish Pub-ak irabazi dute Bergararen 750. urteurreneko pintxoaren, Trampantojoaren, lehiaketa.

Bergarako elkarte gastronomikoek eta Udalak San Pedro bezperako pintxo poteoan jarri zuten hitzordua; hala, herriko 13 tabernek Trampantojo pintxoa eskaini zieten herritarrei.

Elkartekoak beraiek izan ziren pintxoak dastatu zituztenak onena aukeratu asmoz, eta Cafe Bergara, Laino eta Irish Pub sailkatu ziren lehenak, hurrenez hurren.

Elkartekoek adierazi dutenez, ez zen erraza izan pintxo onena aukeratzea eta horregatik erabaki zuten hiru sari ematea. Tabernariek, aldiz, Trampantojoa erraz egiteko pintxoa dela eta herritarrek oso gustura hartu zutela azaldu dute.

 1. saria: Cafe Bergara taberna

 

 2. saria: Laino taberna

 

3. saria: Irish Pub

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak