Lehenengo aldiz antolatu dute Bergaran udako futbol campusa. Ander Capa futbolari profesionalaren babesean egin dute, Sport-Madness enpresak antolatuta. Bost egunetan jardun dute neska-mutikoek futboleko teknikak lantzen. Bergara Kirol Elkarteak gidatu ditu saioak, eta bai elkartea eta baita gurasoak eta neska-mutikoak ere oso gustura geratu dira emaitzarekin.
Lezamara joateko aukera
Sport-Madness enpresak konpromisoa hartu zuen Ander Capa Bergarara ekartzeko; baina, azken momentuan, arrazoi pertsonalak tarteko, jokalariak ezin izan du Bergarara etorri. Gertatutakoa gurasoei azaltzeko konpromisoa hartu du enpresak, eta horrez gain, irtenbide bat bilatzen dabiltza. Asmoa da datorren astean neska-mutikoak Lezamara eramatea eta han bertatik bertara ezagutzea Ander Capa. Autobusak ez luke kosturik izango campusean parte hartu duten neska-mutikoendako.