Azken hilabeteetan gogoz prestatutako ikuskizuna eskaini zuten egubakoitzean Aranzadi ikastolako ikasleek egubakoitzean. Bergarako udal pilotalekuan izan zen ekitaldia, eta kurtso bakoitzeko ikasleek dantza bat egin zuten; Euskaraldiak, gainera, presentzia nabarmena izan zuen. Ikuskizun koloretsuak, pilotalekua bete zutenen gozamenerako eta irailera arte ikasgelei agur esateko.
