Lore Sorta Lehiaketari dagokionez, auzoko sortarik onenaren saria Marijo Igartuarentzat izan da, eta kaleko sortarik onena, berriz, Belen Tortajadak jaso du.
Ortu lehiaketan 13 ortuk hartu dute parte, eta irabazlea Atxotegi baserriko Juango Moreno izan da. Azkenik, lehiaketetako partaideen hainbat sari zozketatu dituzte.