Gustura zegoen Bergarako Kirol Elkarteko futbol saileko presidente Iosu Elortza gaur Mahonero Asteburuaren barruan egin duten bazkariaren eta sari banaketaren ostean: "Atzo arratsaldean hasi ginen eta gauean jende asko ibili zen bai afaltzen eta baita kontzertuetan ere. Eta gaur ere karpa betetzea lortu dugu, giro onean".
Hirugarren urtez antolatu dute mahoneroen festa futbol sailekoek, eta aurtengoak izan du berezitasunik: dagoeneko sendatuta dagoen Xabi Azkargortaren kasua dela eta, zozketa bat antolatzea pentsatu zuten eta batutako dirua Aspanogiri,Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteari ematea. Eta gaur jaso dute elkartekoek lortutako dirrua, 10.000 euro. Ekitaldian egon da Bittor Andonegi, Aspanogiko presidentea, eta esker oneko hitzak adierazteaz gain, azaldu du dirua ikerketarako bideratuko dela.
Hauek dira zozketan irabazle irten diren zenbakiak:
1. saria: 6.001 (ordezkoa, 7.934)
2. saria: 4.256 (ordezkoa, 6.046)
3. saria: 6.333 (ordezkoa, 1.927)
Denboraldian egindako lanari eta jarrerari errekonozimendua
Ohiturari jarraituz, futbol saileko hainbat jokalari, entrenatzaile, jarraitzaile eta erakunde ere saritu dituzte denboraldian zehar egindako ekarpenengatik. Behean, irabazleen zerrenda.
Entrenatzaile onena (mutilak)
Iosu Díaz, Infantil Txikia
Entrenatzaile onena (neskak)
Eva Vergel / María Vergel, Infantila
Jokalari onena (mutilak)
Ion Linacisoro, Ohorezko Erreg.
Martxel Arriaran, Infantil Txikia
Jokalari onena (neskak)
Maialen Esnaola, Erregionala
Mahonero Saria Entrenatzailea (mutilak)
Ibon Leibar, Ohorezko Jubenila
Mahonero Saria Entrenatzailea (neskak)
Eneritz Gonzalez, Infantil Gazte
Mahonero Saria jokalaria (mutilak)
Paul Valgañón, Preferentea
Mahonero Saria jokalaria (neskak)
Idoia Herrán, Erregionala
Mahonero Saria Futbol Eskola
Kepa Roige
Mahonero Saria laguntzailea
Javi Martín
Mahonero Saria bazkidea
Fernando Ibáñez
Mahonero Sari Berezia
Real Sociedad SAD
Aspanogi