Udal Gobernuak gogora ekarri duenez, proiektu honek Boluko auzotarren babesa jaso zuen iaz egindako auzo galdeketan. "Lan horren helburua da auzoari eta herriari urte osorako azpiegiturak eskaintzea kirol, aisialdi edo bestelako erabileretarako. Auzotarrek aukeratutako proiektua auzotarrek batzar irekietan, modu parte-hartzailean, egindako ekarpenekin aberastu zuten".
Deck estiloko akabera
Egur laminatuko egitura batekin estaliko da, Deck estiloko akaberarekin. Hego-ekialdeko fatxada erdizka itxiko da horma gortina eta kristal bikoitzarekin. Frontoiko gainontzeko aldeetarako ez da itxiturarik behar izango.
Igogailua ere bai
Horrez gain, plataforma igogailu bat ere ezarriko da harmailen albo batean mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko. Plataforma horrek bi metro eta erdiko tartea izango du eta 250 kiloko zama jaso ahal izango du. Horrekin batera, pilotalekua 12 luminariarekin argituko da.