Honako hauek izango dira eskatzaile bakoitzak bete beharreko baldintzak:
-28 euro ordaindu beharko ditu mahai bat, zortzi aulki eta zortzi edalontziren truke.
-150 euroko fidantza jarri beharko du mahai bat, bi edo hiru alokatzaileagatik; hiru mahaitik gora, aldiz, 300 euro –hau da, 4 edo 5 mahai, 300 euroko fidantza jarri beharko du–.
-Ezingo du bost mahai baino gehiago eskatu.
-Alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere zortzi aulki eskatu ahal izango ditu.
-Mahai eta aulkien alokairuarekin batera edalontzi berrerabilgarriak eta zabor poltsak emango dira, ez da fidantza gehigarririk jarriko.
-Mahaiak eta aulkiak ez alokatu arren, edalontziak euro baten jasotzeko aukera izango da.
-Edalontziak itzuliz gero, bakoitzeko euro bat itzuliko da.