Errekorra hautsi du Asier Pozok San Antonio Sariko erlojupekoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko eka. 17a, 18:20

San Antonio Sariko podiuma.

Gaur, domeka, jokatu da San Antonio Saria, sei kilometroko luzera duen Gipuzkoako kadete mailako banakako erlojupekoa. Bazpi taldeko Asier Pozok errekorra hautsi du (08:29), eta Aimar Erostarbe (08:40) eta Danel Casais (08:44) Oñatiko txirrindulariak izan dira bigarren eta hirugarren; Soraluzeko Markel Oregi izan da Bolintxo Okindegia taldeko azkarrena, lehen sailkatuarengandik 41 segundora.

Lokatza Ziklismo Eskolako arduradunen arabera, "oso ondo" joan da dena.

Sailkapena:

1- Asier Pozo (Bazpi): 08:29

2- Aimar Erostabe (Ulma): +11 segundo

3- Danel Casais (Ulma): + 15 segundo

4- Enekoitz Azparren (Caja Rural-Ikolan-Beasain): + 21 segundo

5- Arkaitz Garmendia (Limousin-Oriako): + 24 segundo

6- Jaime Romero (Bazpi): + 26 segundo

7- Aitor Agirre (Viveros San Anton): + 27 segundo

8- Beñat Carbayeda (Bazpi): + 30 segundo

9- Haimar Etxebarria (Dinuy): + 30 segundo

10- Iker Uria (Atracciones Sanz-Aitzaki): + 32 segundo

 

Erlazionatuak

San Antonio Sariko irudirik onenak

Josu Bilbao Atxutegi 2018 eka 17 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak