Etxaldeko emakumeen auzolana Bergarako Elkoro baserrian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ekainaren 16a

Ortua eta oilategi bat eraikitzen aritu dira gaur, zapatua, Bergarako Elkoro baserrian. Etxalde elkartekoek antolatutako udaberriko emakumeen auzolanaren barruan, Ane Gorosabel nekazari arrasatearrari laguntzen aritu dira gaur. "Lagun giroan igaro dugu goiza lanean; ederra da halako proiektu bat aprobetxatu eta bultzada ematea", adierazi du Gorosabelek.

"Etxaldekoak duela hilabete eskaini zidaten hirugarren auzolan saioa hemen egitea eta oilategia egiteko asmoa nuenez aprobetxatu egin dut", gaineratu du Gorosabelek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak