Bergarako Musika Eskolaren eskutik dantza ikuskizun ederra izan zen atzo Espoloian, zuzeneko musikaz lagunduta. Adin ezberdinetako 60 bat dantzari eta 20 musikari inguru izan ziren agertoki gainean; hamalau abestiz eta dantzaz gozatzeko aukera izan zuen ikus-entzuleak, tartean Xabier Solanoren, Ken Zazpiren eta Kalakanen abestiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.