Garazi Estebez, Amaia Lartitegi eta Dani Christmas azkarrenak San Martzialgo igoeran

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko eka. 15a, 22:00

Bergara Hiria emakumeen txirrindularitza sarian onenak izan dira bakoitza bere mailan. Kadeteen mailan Garazi Estebez aretxabaletarra izan da onena 6 minutu eta bederatzi segundoko markarekin, gazte mailako denborarik onena ere gaindituta.

San Martzialgo igoera euripean jokatu dute Bergarara gerturatu diren txirrindulariek. Bergara Hiria emakumeen txirrindularitza saria izena hartu du aurten kronoigoerak, eta euripean ibili arren, maila polita erakutsi dute emakumeek malda labur baina tenteetan.

Kadete mailan Garazi Estebez aretxabaletarra gailendu da 6 minutu eta 9 segundoko markarekin. Estevezek ia 40 segundo atera dizkio maila bereko bigarren sailkatuari, eta gazte mailako denbora onena baino segundo bat azkarragokoa izan da aretxabaletarraren denbora. Estebez "hustuta" heldu da helmugara, eta hura zeharkatu bezain pronto hanka lurrean jarri behar izan du, nekeak jota. Bertan zeuden anbulantziako profesionalek artatu behar izan dute Estebez, asma dela eta, arazoak izan baititu. Hala ere, azkar berreskuratu da aretxabaletarra, eta podiumean helmugara "arnasa hartzeko arazoekin" heldu dela azaldu dio Goienari.

Gazte mailan, iaz gazte mailan gailendu zen Amaia Lartitegi izan da onena 6 minutu eta 10 segundoko markarekin. Bigarren sailkatuari, Maria Brizuelari, segundo bat bakarrik atera dio Lartitegik.

Senior eta 23 urtez azpiko mailan, podiumeko hiru postuak Bizkaia Durango Euskadi Murias taldeko txirrindulariek bete dituzte. Horietatik azkarrena izan da Ingalaterrako Dani Christmas, 5 minutu eta 14 segundoko markarekin.

 

Sailkapenak:

Kadete maila:

1- Garazi Estebez 6:09

2- Mireia Eraso 6:48

3- June Herrera 6:53

 

Jubenil maila:

1- Amaia Lartitegi 6:10

2- Maria Brizuela 6:11

3- Naia Eraña 6:25

 

Senior maila:

1- Dani Christmas 5:14

2- Cristina Martinez 5:33

3- Alice Maria Arzuffi 5:34

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak