Eskola egutegian ikastetxeak erabiliko luke, eta egutegi horretatik kanpo bestelako erabilerak izango ditu. Jarriko duten estaldurak aluminiozko egitura izango du eta estalkia telazkoa izango da. 480 metro karratu izango ditu, eta led argiak ere jarriko dizkiote. Ikastetxeko arduradunan eta erabiltzaileak, eta Udala pozik daude; Udalak azpimarratu du azpiegitura horrek ahalbideratuko duela herriko hainbat ekintza gune horretan ere egin ahal izatea.