Txiki-k Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan, emanaldi ugari egin izan ditu, bereziki, gaztetxe, taberna eta herri antzokietan. Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldearen sortzaileetako bat da Txiki, hiru antzezlan sortu eta idatzi ditu, eta 100 emanalditik gora egin ditu taldearekin batera.
Biharko saioa ez zaio une hoberenean iritsi, 40 urte bete berri dituelako eta gauzak ez zaiolako nahi bezala ateratzen. Terapia gisa edo, bere miseriak konpartitu nahi ditu bergararrekin, eta 40 urte eta aldapan bera niek goiburuko saioa baliatuko du horretarako. Saioa puntual hasiko da.