Puntako saskibaloi ordezkariekin mahai-ingurua etzi Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko eka. 11a, 11:08
GBCko Nekane Arzallus eta IDK taldeko Carmen Muguruza. Argazkia: GBC.

BKEko Saskibaloi Sailaren eskutik, Gipuzkoa Basket Clubeko presidente Nekane Arzallus, IDK Gipuzkoako presidente Carmen Muguruza eta Araski Arabako Emakumeen saskibaloi taldeko Livia Lopezek euren esperientziak kontatuko dituzte ekainaren 13an Miguel Altuna Lanbide Heziketako areto nagusian (19:00).

Juanjo Lusa kirol kazetari ezagunak bideratuko du saioa: Emakumea eta saskibaloia. Oraina eta etorkizuna. Saioa gazteleraz izango da.

Hiruko txapelketa asteburuan

Bestalde, hilaren 16an eta 17an jokatuko dira urteroko hiruko txapelketak, San Martin plazan. Hilaren 16an, goizez, infantilak, kadeteak eta junior mailakoak lehiatuko dira eta arratsaldean, berriz, senior mailakoak. Ekainaren 17an, goizez, alebinak eta benjaminak lehiatuko dira. Izena eman daiteke ekainaren 12ra arte: www.bergarake.com/eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak