Bergarako Burdinola taldeak Euskadiko Kopa irabazi du, infantil mailan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko eka. 10a, 20:48
Euskadiko Kopako txapeldunak eta txapeldunordeak.

Miranda de Ebron jokatu dute Euskadiko Kopako finala. Gizonezkoetan, Burdinolak txapela lortu du; emakumezkoetan, aldiz, bigarren postuarekin konformatu behar izan dute bergararrek.

Bergarako Burdinola hockey taldeak lan ona egin du Euskadiko Kopan. Aste bukaeran, Miranda de Ebron jokatu dituzte Euskadiko Kopako finalak.

Metropolitanoren aurkako finala

Metropolitano eta Dragons taldeak izan dituzte aurrez aurre. Zapatuan, denek denen aurka jokatu zuten; emaitza horiek kontuan hartuta Metropolitano eta Burdinola heldu dira gaur jokatu duten finalera. Gizonezkoetan, Burdinolak 4-3 irabazi du finala. Emakumezkoetan, aldiz, Burdinolak Metropolitanoren aurka jokatu du baina galdu egin dute (4-3).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak