San Martzialera mendi ibilaldia egin dute goizean. Izena emana zutenak baino gutxiago elkartu dira, 50 lagunek egin dute mendi buelta. Ondoren, Sanbamaña batukada taldeak herriko kaleak girotu ditu.
Jolasak egin dituzte
Eskolako patioan guraso eta ikasleen arteko jolasak egin dituzte trikiti doinuek alaituta.
Bazkaltzeko, paella
Bazkaritarako 250 bat lagun elkartu dira. Paella izan dute bazkaltzeko, eskolako patioan bertan egin du catering enpresa batek. "Giro onean" dabiltzala azaldu dute eskolako kideek, eta gaineratu dute "eguraldiak errespetatu" egin duela gaurko antolatuta zeukaten jaia.