Bergarako zeramika udal tailerrak 40 urte bete ditu, eta hori ospatzeko erakusketa zabaldu gura dute uztailean. Horretarako, zeramika tailerrean ibili diren bazkideak elkartu nahi dituzte. Erakusketan parte hartu nahi duenak 653 725 447 telefono zenbakira deitu beharko du ekainaren 24a baino lehen.
Uztailaren 17ra arte aurkez daitezke lanak
Erakusketa muntatu eta lanak aurkezteko eguna uztailaren 17a izango da. Erakusketa Aroztegin zabalduko dute uztailaren 20tik 29ra bitartean.
Carmen Montoya
Bergarako Carmen Montoyak jarri zuen tailerra martxan orain dela 40 urte. Egun Buztinzale Zeramika Elkarteak kudeatzen du elkartea eta lokala.