Felix Idigorasen argazkiak erakutsiko dituzte Aroztegin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko eka. 8a, 10:00

Gaur hasi eta ekainaren 24ra arte egongo da zabalik Felix Idigoras argazkilariaren erakusketa Aroztegin. Naturari eta animaliei egiten dizkie argazkiak Idigorasek.

Felix Idigoras bergararraren erakusketa zabalduko dute gaur Aroztegi aretoan. Argazkilaritza Idigorasen zaletasuna da; hain zuzen, naturarekin eta animaliekin lotutako argazkiak egitea du gustuko. Animalietan, hegaztiei argazkiak egitea da Idigorasen espezialitatea. Hainba sari irabazi ditu argazki horiekin; esaterako, 2017an Bergara Hiria lehiaketan bergarar onenaren saria –koloretan sailean–.

Aroztegiko ordutegia

Aroztegiko ordutegia da: martitzenetik barikura: 18:00etatik 20:30era; zapatutan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; domeka eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak