Beart eguna ospatuko dute domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ekainaren 1a

Beart elkarteko artisten lanak kalean ikusteko aukera egongo da domekan. Beart eguna ospatuko dute etzi, domeka. San Martin plazan jarriko dituzte artelanak, herritarrek bertatik bertara ikus dezaten elkartean egiten den lana. Erakusketaren ordutegia 12:00etatik 14:30era izango da.

Elkartean lanean diharduten 25 artistaren lanak erakutsiko dituzte. Gainera, teknika ezberdinekin egindako artelanak egongo dira. Modu horretan, artearen inguruan lantzen diren teknikak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, eta herrian nolako maila dagoen ikusiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak