Jeker II (1.675 puntu), Eufemiano 8 (1.666 puntu) eta Ducati (1.641 puntu) izeneko zozketak izan dira Bergarako ziklismo zale koadrila batek antolatzen duen porrako hiru zozketa onenak. Sariak, baina, beste lagun askok ere jasoko dituzte. Eta, amateur mailako txirrindularien eta txirrindulari profesionalen eskutik jasoko dituzte sari horiek. Ekitaldia bihar, eguena, egingo dute, 19:30ean Domingo Irala kalean.