Sarrerak salgai daude Musika Eskolak antolatu duen udaberriko kontzerturako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko mai. 29a, 11:40

Zapatuan, ekainaren 2an, udaberriko jai kontzertua egingo dute Musika Eskolako kideek udal pilotalekuan. Kontzertua ikusteko sarrerak idazkaritzan eskura daitezke. Horrez gain, afaria ere egingo dute. Afarirako txartelak maiatzaren 30a baino lehen eskuratu behar dira Musika Eskolako idazkaritzan.

Oholtza gainean 300 ikaslek parte hartuko dute. Emanaldiak atal ezberdinak izango ditu: eskolako txikienek biolina joko dute; perkusionistek, txistulariek, trikitilariek eta dantzariek dantza herrikoiak eskainiko dituzte; ondoren, gazte bandaren txanda izango da; abesbatzak Vaiana filmaren kanta ezaguna eskainiko du; azkenik, Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da. Emanaldia amaitzeko Alazne Jauregik Xalbadorren Heriotzean abestuko du.

Sarrerak 4 euro eta 2 euro

Sarrerak salgai daude Musika Eskolako idazkaritzan, eta egunean bertan leihatilan jarriko dituzte salgai ordubete lehenago. Emanaldia udal pilotalekuan izango da. Prezioa da: helduek 4 euro eta 12 urtetik beherakoek 2 euro.

Afarirako txartelak

Kontzertu ostean ohikoa den afaria egingo dute Seminarioko karpan. Ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko dira. Afarirako txartelak eskuratzeko maiatzaren 30a baino lehen eman behar da izena musika eskolako idazkaritzan. Helduek 18 euro eta ikasleek 7 euro.

Talde lehiaketa egingo dute

Afalostean II.Talde lehiaketa egingo dute. Lehiaketako sariak izango dira: lehenengo taldearendako  200 euro eta bigarren taldearendako 100 euro. Maiatzaren 30era arte eman dezakete taldeek izena lehiaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak