"Proposamena orain egun gutxi iritsi zen Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzara. Denboraz oso justu ibili arren aukera polita iruditu zitzaigun, are gehiago kontuan hartuta Lehen Mailako jokalari baten eskutik zetorrelako. Oso pozik agertu ziren Bergara aukeratu izanaz campusa egiteko", adierazi dute BKEtik. Aste osorako prezioa 89eurokoa da, –84 euroko klubeko jokalarientzat– eta partaideek campuseko ekipazio ofiziala jasoko dute.
Izena emateko: campuscapa@gmail.com helbidean, www.sport-madness.com/capakanpusa webgunean edota 627 882 485 (Aratz) zein 627 341 707 (Beñat) telefono zenbakietan.