Tech Noir abestiaren audioa Ekaitz Otxoaren –Emon, Nomadak,...– laguntzaz grabatu dute, eta Aitor Lagomak lagundu du bideoa muntatzen. Irudietan, Kartzela Zaharrean abenduaren 22an emandako zuzenekoaren irudiak azaltzeaz gain, entseguetako eta Bergarako hainbat txokotan egindako proiekzioetako irudiak ere ageri dira.