656 lan aurkeztu dituzte Koldo Eleizalde lehiaketara

Eneko Azurmendi 2018ko mai. 25a, 10:25
Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa, iaz, pilotalekuan.

Bihar, zapatua, emango dituzte Koldo Eleizalde lehiaketaren 33. edizioko sariak; berrikuntza modura, Seminarixoan izango da sari banaketa ekitaldia, 12:00etan; Euskara teknikari Estepan Plazaolak azaldu du "goi mailako" lanak aurkeztu direla.

Lau genero bereizi dira aurten Koldo Eleizalde lehiaketan, eta 656 lan aurkeztu dituzte, guztira: ipuin idatzian, 344; bertsoan, 85; komikian, 116; eta interpretazio lanetan –antzerkia, ipuinkontaketa, txisteak, eta abar–, 20 lan.

Antolatzaileek nabarmendu nahi gura dute bertsoetan edota komikietan parte-hartzean eta lanen kalitatean izandako hobekuntza. "Gorakada hori generook lantzeko eskainitako saioekin lotuta dago eta aurrera begira ere bide horretan sakondu nahi du Udalak: lehiaketa hutsa eskaini ordez, nahi dutenentzako sortze-eskola ere eskaini nahi da", azaldu du Euskara teknikariak.

Lehiaketaren helburua, Plazaolaren esanetan, herritarrei euskaraz sortzeko plaza bat eskaintzea da.

Sari banaketa, Seminarixoan

Berrikuntzetako bat sari banaketaren leku aldaketa izango da. Izan ere, azken urteetan pilotalekuan egin izan dute, baina aurten Seminarixoan egingo dute. "Gura duguna da saridunek baldintza egokietan plazaratzea euren lanak. Pilotalekuarekin alderatuta, Seminarixoak askoz soinu baldintza hobeak ditu ipuin kontaketa bat egiteko, adibidez", azpimarratu du Plazaolak. Beste berrikuntza bat izango da biharko ekitaldia lehiaketarekin erabat lotutakoa izango dela, beste urteetan ez bezala.

Errotutako lehiaketa herrian

Aurten 33. edizioa izan du Koldo Eleizalde lehiaketak, eta, urtetik urtera, geroz eta parte-hartze handiagoa edukitzeaz gain, kalitate handiko lanak aurkezten dituzte lehiakideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak