2001ean eta 2002an jaitakoek aukera izango dute egitasmoan parte hartzeko. Horretarako, Bergarako Udaleko atarian eman beharko dute izena, maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartean. Elkartrukearen aurtengo gaia Gazteak eta Sormen Artistikoa izango da. Hori horrela, Musika Eskola, Beart eta beste zenbait elkarterekin elkarlanean egingo dituzte ekintzak.
Parte hartzeko baldintzak
Parte hartzeko baldintza izango da Bergaran erroldatuta egotea edo Bergaran ikastea. 12 lagun aukeratuko dituzte –sei neska eta sei mutil–. Elkartrukearen lehenengo zatia Alemanian egingo dute irailaren 3tik 9ra. Eta, bigarren zatia Gipuzkoan izango da –zehazteko dago aterpetxea (Zarautz edo Orio) eta data ziurrenik urriaren 11tik 17ra izango da–.
Parte hartzeko beste baldintza bat izango da ingelesez ondo moldatzea –ez dute titulurik eskatuko–.
Ordaindu beharrekoa
Ikasleak 60 euro ordaindu beharko ditu, eta 40 euro gizarte laguntzen hartzaileek.
Europako proiektua
Erasmus + egitasmoa Europa mailako proiektua da, gazteen arteko mugikortasuna sustatzeko sortua.