Lehenengo Pentekoste jaiak dituzte eta ongietorri ekitaldia jaso dute udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mai. 19a, 15:25

Ongietorria jaso duten jaioberriak, haien gurasoak eta Elena Lete alkatea Reus herriko erraldoi taldearekin.

Arrakastatsua izan da beste behin jaioberriei jaietan egindako ongietorri ekitaldia. 80 jaioberri inguru aurreikusten zituen Udalak baina ehundik gora izan dira azkenean. Guztiek jaso dute Bergarako jaietako zapia.

Lehenengo Pentekoste jaiak dituzte eta oroigarri polita izango dute etxean. Hain zuzen ere, gaurko ongietorri ekitaldian jasotako zapia. Asko izan dira herriak jaioberriei jaietan egiten dien ongietorri ekitaldira gerturatu diren familiak. Bergarako Udala 2011an hasi zen ekimen horrekin eta harrera oso ona du.

Banan-banan neska-mutiko guztiek jaso dute jaietako zapitxoa. Udaletxeko areto nagusian egin dute ekitaldia eta izan da Bitorianatxorekin argazkia ateratzeko aukera galdu ez duenik ere.

Elena Lete alkatearen eta beste hainbat udal ordezkariren artean egin dute ekitaldia. Amaitutakoan, talde argazkia atera dute San Pedro elizaren aurrean Reus herritik etorritako erraldoiekin batera.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak